ATENTATUA MOSKUKO METROAN

Txetxeniarrak «suntsitu» behar direla dio Putinek

2004ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Aslan Maskhadov Txetxeniako buruzagi independentistari egotzi zion atzoko atentatua. «Badakigu Maskhadov eta bere bidelapurrak izuaren erantzule direla» esan zuen. Horrela, Putinek Txetxeniako independentistekin hitz egiteari uko egin zion: «Errusiak ez du terroristekin hitz egiten, suntsitu egiten ditu». Bestalde, atentatua dela-eta, Putinek munduko hamaika txokotatik jaso zuen babesa. Erresuma Batuarena, AEBena edota Europako Batasunarena, besteak beste. Europako Batzordeko presidenteak, Romano Prodik, esaterako, bere babesa eskaintzeko gutuna helarazi zion Putini.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.