Txilek diktadura garaiko polizia bat zigortu du
SANTIAGO. Txileko Auzitegi Gorenak Augusto Pinocheten garaian oposizioko bost lagun hil zituen polizia bati zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio. 1973ko irailetik 1974ko martxora bitartean egin zituen bost hilketak Gerardo Aravena Longa polizia ohiak. Nolanahi ere, zigorra txikitu diote Aravenari, lehen instantziako epaile batek hamasei urteko kartzela zigorra ezarri baitzion 2007an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu