Txilek meategietako segurtasuna hobetuko du
SANTIAGO. Txileko presidente Sebastian Piñerak atzo iragarri zuen Lanaren Nazioarteko Erakundearen meategien segurtasunari dagokion hitzarmena sinatuko duela. «Ahalegin berezia egingo dugu gure langileen biziak babesteko». Bestalde, bi hilabete lurpean harrapatuta egon diren 33 meatzarien lankideek errepide bat itxi zuten Copiapon, iparraldean, lan kontratua kitatzeko zor dietena eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu