Txileko diktadurako polizia burua CIAko kidea zen
SANTIAGO. Augusto Pinocheten diktadurako Polizia sekretuako buru Manuel Contreras AEBetako CIA Inteligentzia Agentzia Zentraleko kidea izan zen. Hala jakinarazi du Pinocheten komunikazio aholkulari ohi Federico Willoughbyk, Txilen. Contreras 270 urtetik gorako espetxe zigorra betetzen ari da, giza eskubideak urratzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu