Istripua

Txileko hegazkin militar bat galdu da Antartikan

Airekoaren barruan 38 pertsona zihoazen

Txilek Antartikan duen Frei Montalva basea. MEFISTO29
2019ko abenduaren 10a
09:39
Entzun

Txileko Armadaren hegazkin bat «galdutzat» eman dute gaur, harekiko komunikazio oro eten ondoren. Txileko hegoaldeko Punta Arenasetik atera zen hegazkina atzo, eta herrialdeak Antartikan duen Frei Montalva basea zuen helmuga. Baina ez zen heldu, eta dagoeneko pasatu dira zazpi ordu seinalerik eman gabe. Zazpi orduz hegaldatzeko erregaia zuen airekoak, eta, epe hori agortuta, «galdutzat» eman dute.

Hegazkinaren barruan 38 pertsona zihoazen, 17 eskifaiako kide eta 21 bidaiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.