Txileko Junta Militarra epaituko du Frantziak
PARIS. Sinbolikotzat jo den epaiketa hasiko dute gaur Parisen. Bertan, Frantziako Justiziak Txileko diktadura garaiko Junta Militarreko kideak epaituko ditu, 1973-1975 Frantziako lau herritar torturatu eta desagerraraztea egotzita. Txileko hamahiru militar ohi eta Argentinako bat epaituko dituzte, baina akusatuetako inor ez da egonen epaitegian, Txilek ez dituelako estraditatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu