Txilen 140 ikasle atxilotu dituzte protestetan
SANTIAGO. Txilen, milaka ikaslek hezkuntzaren hobekuntza eskatzeko egindako manifestazioetan, 140 lagun atxilotu ditu Poliziak. Barne Ministerioak jakinarazi du hemezortzi polizia zauritu dituztela eta kalteak eragin dituztela kale eta eraikinetan. Iaztik dabiltza Txileko ikasleak protestan, doako eta kalitatezko hezkuntza lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu