Augusto Pinocheten diktaduraz geroztik aurreneko aldiz nagusitu da hauteskunde batzuetan Txilen eskubia: atzo, udal bozetan. Txileko Aliantzak irabazi ditu -eskuineko bi alderdi nagusiek osatzen dute-, botoen %95,02 zenbatuta dela %40,49 lortuta. Demokraziarako Kontzertazioak -hautagaitza ofizialista, zentro-ezkerrekoa- %38,43 darama.
Zentro-ezkerrekoak daude Txilen agintean azkeneko hemezortzi urtean. Dena dela, orain, udal hauteskundeetan, boto kopuruan galdu egin duten arren, hautetsi gehiago bildu dituzte; %9,15ekoa aldea kentzen diete eskuindarrei hor. 2004an %10ekoa izan zen aldea.
Eskubiak Santiago erdiko alkatetzari heldu egin diote -hiriburuko garrantzitsuena da-. Pablo Zalaquet da haien zerrendaburua. Temucon edota Valparaison ere lortu dute kargua.
Zentro-ezkerrekoek, berriz, La Floridan, Maipun edota Peñalolen-en irabazi dute.
Alderdi Komunistak Pedro Aguirre Cerda hirian, zentro-ezkerrekoekin aurretik akordioa lortu ondoren -beste herri batzuean ere lortu zuten akordioa-.
Michelle Bachelet Txileko Gobernuko presidenteak kezka agertu du emaitzekin, eta Demokraziarako Kontzertazioan "batasun handiagoa" behar dela eskatu du. Koalizio horretan Demokrazia Kristauak izan ditu emaitzarik okerrenak: %20tik %15era jaitsi da.
Eskubien artean oso pozik dago Sebastian Piñera (Berrikuntza Nazionala), eta Txileko presidentzia eskuratzeko aurrerapausoa eman dutela uste du. 2006ko hauteskunde orokorretan Bachelet nagusitu egin zitzaion.
Mundua
Txilen eskuina nagusi lehen aldiz Pinocheten diktaduraz geroztik
Udal hauteskundeetan lortu du garaipena (%2ko aldea), hautetsi kopuruan zentro-ezkerrak irabazi egin duen arren (%9ko aldea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu