Asian barna hainbat geldialdi egingo ditu Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak datozen egunetan.Horietatik lehena gaur, Tokion. Barack Obama Japonian da dagoeneko, besteak beste, Yukio Hatoyama Japoniako lehen ministroarekin Okinawako base militar estatubatuarraz hitz egiteko. Ez dirudi akordiorik lortuko dutenik, dena dela. Ez Tokion, ezta bisitatuko dituen beste herrialdeetan ere; Obamak ez baitu proposamen zehatzik jaso bere programan. Aitzitik, bidaian lortu beharrekoak argi dauzka: konpromisorik lortu ez arren, Txinarekin harremana sendotzeko ahalegina egingo du.
«Txinari ongietorria egiteko prest gauden moduan, Txinak zebermatu behar digu bere garapena eta botere handitzea ez dela segurtasunaren eta besteen ongizatearen bizkar egingo», azaldu du James Steinberg-ek, AEBetako Estatu idazkariordeak. Horixe da Washingtonek Pekingo gobernuarekin duen estrategia politikoa: Txinari hazten utziko dio, baina ez bere gainetik.
Dena dela, azken urtean izandako ekonomia atzerakadak ez dio laguntzen Obamari. Errealitatea horixe baita: Txinarekiko menpeko dira, nahiz eta Etxe Zuriaren helburu nagusia desoreka hori konpontzea izan. Obamak presente izango du hori Wen Jiabao Txinako lehen ministroarekin biltzen denean. Honela dio Cheng Li Brookings Institutuko kideak: «Bera baino lehen presidente izandakoek egin ez zuten bezala, Txinarekiko begirune handiagoz arituko da». Pekinek gustuko ez dituen gaiak ez ditu aipatuko horregatik: giza eskubideen auzia ez dute aterako bileran. Ez da kasualitatea dalai-lama Tibeteko buruzagi erlijioso eta politikoak Washington berriki bisitatu zueneanObamak harekin biltzeari uko egin izana. Txinak gustuko izango baitu hala Obama. Bai dalai-lamari harrera egiten ez dion bitartean, edo beste aldera begiratzen duen bitartean.
Klima aldaketa
«AEBek ez dakarte mahai gainean jartzeko moduko ezer». Halaxe uste du Michael Green CSIS Nazioarteko eta Ikerketa Estrategikoetarako Zentroko kideak. Ezta klima aldaketari dagokionez ere. AEBak eta Txina dira munduan gehien kutsatzen duten herrialdeak; horregatik, urte honen amaieran Kopenhagen (Danimarka) egingo duten goi bilerara proposamen zehatzekin agertu beharko dute. Ez zaie denbora askorik gelditzen, baina; eta Obamaren bisitak ere ez du askorako emango. Hitz egingo dute klima aldaketaz, baina akordiorik ez da egongo.
Txinarekin ez ezik, bisitatuko dituen gainontzeko herrialdeekin hitz egin beharreko gai nagusien artean Ipar Korearen programa nuklearra dago. Abenduabaino lehen Piongiango gobernuarekin negoziatzeko ordezkari bat bidaltzekoa da Washington, baina hori baino lehen, Ipar Korearekin hitz egiten aritu diren herrialdeekin jardun nahi du, egoeraren berri izan eta estrategia zehazteko.
Txina helburu duela hasi du Obamak Asiako bidaia
Asiako ekialdean hainbat geldialdi egingo ditu, baina Txinarekin harremanak indartu nahi ditu Obamak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu