siria

Txinak berretsi egin du Siriaren interesen alde egingo duela beti

Zhai Jun Txinako Atzerri ministrordea Siriako presidentearekin bildu da Damaskon. Oposizioari eta talde militarrei indarkeria alde batera uzteko eskatu die Junek.

2012ko otsailaren 18a
13:28
Entzun

Zhai Jun Txinako Atzerri ministrordeak adierazi du bere herrialdeak beti egingo duela Siriaren interesen alde. Baxar al-Assad Siriako presidentearekin bildu da Jun, Damaskon, eta hilaren 26rako deitu duen erreferendumean ere babesa eskaini dio.

Horrez gain, indarkeria alde batera uzteko dei egin die oposizioari eta talde militarrei. Junek esperantza du erreferendumaren ondoren "alderdi ezberdinak hartuko dituen hauteskundeak" egingo direla, Siriako telebista kate ofizialetik adierazi dutenez.

Txinak, Errusiarekin batera, Sirian nazioarteko esku hartzea saihestu nahi du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.