Txinak 1979an indarrean jarri zuen seme edo alaba bakarraren politika iritsi da akaberara. Txinako Alderdi Komunistak gaur urteko batzarrean iragarri du bikote guztiek bi seme-alaba edukitzeko aukerari ateak zabalduko dizkiola. Ildo ekonomiko nagusiak finkatuko dituen 2016-2020 bost urteko plana onartuko duen egun berean egin du iragarpena.
Haur bakarraren legea polemikoa izan da, eta duela bi urtetik zenbait salbuespen onartzen zituzten. Hala, hainbat bikotek bazuten bi seme-alaba edukitzeko aukera.
Txinako Gobernuak irmoki defendatu izan du seme-alaba bakarraren politika, gainpopulazioa ekidin duela argudiatuta. Horrekin pobrezia mugatu dutela azpimarratzen dute. Alta, politika berberak ekarri du Txinako biztanleriaren zahartzea.
Gaur egun, 1.300 milioi biztanle ditu Txinak.