Txinak eta Indiak elkarlan militarrari ekingo diote
NEW DELHI. Txinako eta Indiako Defentsa ministroek elkarlan militarrari berriz ekitea adostu dute New Delhin, lau urteko etenaren ondoren. Indiako Gobernuak 2010ean erabaki zuen elkarren arteko ekintza militarrak bertan behera uztea, Txinak Indiako jeneral bati bisa ukatu ziolako. Elkarlanaren inguruko xehetasunak 2013an Txinan egingo duten alde biko batzarrean adostuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu