Mundua

Txinak eta Tibetek berriro ekingo diete elkarrizketei

Bihar eta etzi batzartuko dira, Pekinen. Tibeten bizi diren herritarren egoera hobetzeko erreformak eskatu ditu dalai-lamak.

2008ko ekainaren 30a
10:42
Entzun
Dalai lama Tibeteko buruzagi erlijiosoaren ordezkariak Pekinera iritsiko dira gaur, Txinarekin berriro hasiko direlako hizketan. Lody Gyari eta Kelsang Gyaltsen dira dalai lamaren ordezkariak, eta Txinako Gobernuko arduradunekin batzartuko dira, seguruenez bihar eta etzi.

Martxoan Tibeten protestak hasi zirenetik, maiatzaren 4an elkartu ziren bi parteak lehen aldiz, Indian, eta Tibeten bizi diren herritarren egoera hobetzeko erreformak eskatu izan ditu dalai lamak. Hori egin artean indarkeria ekintzak izango direla ohartarazi du.

2007an ere aritu ziren hizketan Tibet eta Txina, baina elkarrizketak eten egin ziren iazko uztailean.

Ia 50 urte dira Txinak Tibet bereganatu zuenetik, eta horren kontra egiteko piztu zen iskanbila joan den martxoan. Tibeteko gobernu erbesteratuak esan zuen 203 lagun hil zirela; Txinakoak, berriz, hogei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.