Tibeten eta inguruan Txinaren kontrako protestek ez dute etenik, eta Txinako Gobernuak soldadu gehiago bidali ditu alde haietara, egoera kontrolpean izan nahian. Asko eta asko bidali ditu, lekuko batzuen arabera; Lhasa Tibeteko hiriburua txinatar militarrez josita dagoela adierazi dute. Haiek diotenez, soldaduen ibilgailuetan 'Txinako Polizia Armatuko Erreakzio Azkarreko Taldea' jartzen du.
Liskarrak direla-eta, Dalai Lama Tibeteko buruzagi erlijiosoa prest azaldu da Hu Jintao Txinako presidentearekin biltzeko. Pekinek, baina, gogor kritikatu du Dalai Lama; hau azkeneko egunetako protesten "antolatzailea" dela adierazi du Pekinek. "Olinpiar Jokoak saboteatu nahi ditu" -Pekinen izango dira, abuztuan-.
Txinako Gobernuak aitortu du orain arte hamahiru lagun hil direla, eta tibetar manifestariei egotzi dizkie heriotzak. Tibeteko erbesteko Gobernuak, baina, beste kopuru bat eman du: ehun lagunetik gora zendu dira, eta hildako horiek Txinako "errepresioaren" ondorioz gertatu direla salatu du.
Mundua
Txinak soldadu gehiago bidali ditu Tibetera
Militar ugari dago Tibeten eta inguruetan. Dalai Lama buruzagi erlijiosoa prest azaldu da Txinako presidentearekin biltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu