Mundua

Txinak ukatu egin du Googleri eraso diola

Interneteko erraldoia goizean esan du eraso informatiko bat jasan duen Txinatik, eta gmail-eko posta elektronikoen pasahitzak lortzea zuela helburu, tartean, AEBetako hainbat goi-kargudunenak.

2011ko ekainaren 2a
16:17
Entzun

Txinak ukatu egin ditu Googlek gaur goizean egin dituen salaketak. Interneteko erraldoiaren hitzetan, Txinako Junan hiritik egin den eraso informatikoa jasa dute, eta gmail-eko posta elektronikoen pasahitza lortzea zuen helburu, tartea, AEBetako hainbat goi-kargudunenak.

"Salaketa onartezina da", esan du Hong Lei Atzerri ministroak. "Eraso informatikoak nazioarteko arazo dira, eta Txinak ere jasaten ditu", azaldu du. Salaketaren atzean ezkutuko arrazoiak daudela gaineratu du.

Googlek esan du erasoan pasahitzak eskuratu eta kontu horietan dagoen jario beste helbide batera ere bideratzea zutela helburu erasotzaileek. AEBetako goi-kargudunenez gain, Txinako giza eskubideen aldeko ekintzaileen eta Asiako herrialde batzuetako funtzionario, militar eta kazetariren posta elektronikoetan sartu nahi zutela salatu du Googlek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.