Txinak baztertu egin du Dalai Lama Tibeteko buruzagi erlijiosoak egindako elkarrizketa eskaintza, eta tibetar independentistak "zapaldu" egin nahi dituela adierazi du, "lagun kuadrila batek ez duelako legedia errespetatzen".
Orain arteko liskarretan hemeretzi lagun hil direla aitortu du Pekingo Gobernuak -"haietatik hemezortzi, errugabeak"-. Tibeteko erbesteko Gobernuak, baina, esan du hildakoak 99 direla, eta Pekin jo du horien errudun. Martxoaren 10ean hasi ziren protestak.
"Dalai Lamaren eta Txinaren arteko elkarrizketak inoiz baino beharrezkoagoak dira", ohartarazi du Thubten Samphel Tibeteko erbesteko Gobernuko bozeramaileak. "Txinak Tibeten kontrako neurri gogorrak eta militarrak ezarri izan ditu, baina ez dute behin ere funtzionatu".
Txinak 1951ean egin zuen bere Tibet.
Mundua
Txinak "zapaldu" egin nahi ditu tibetar independentistak
Pekinek baztertu egin du Dalai Lama Tibeteko buruzagi erlijiosoak egindako elkarrizketa eskaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu