"Hainbat terrorista" hil ditu tiroz Txinako Poliziak Xinjiangen, iturri ofizialen arabera, poliziei erasotzen ari zitzaiela. Uigurren lurraldea da Xinjiang, eta Txinako Gobernuaren zapalkuntza salatzen dute.
Pekinek, berriz, uigurren aldarrikapenen defendatzaileak "terrorista" izendatzen ditu, eta Al-Qaedarekin lotu ditu maiz —islama da uigurren erlijio nagusia—. Sarri lehertu dira istilu larriak; 2009an, 200 lagun inguru hil ziren uigurren eta hanen arteko liskarretan —Txinan, %91 dira hanak, eta Xinjiangen, %40 inguru—.