Mundua

Txinako presidentea, Kuban

Raul Castro Kubako presidentearekin bilduko da Hu Jintao, bi herrialdeen arteko elkarlanean sakontzeko asmoz.

2008ko azaroaren 18a
14:28
Entzun
Hu Jintao Txinako presidentea Kubara iritsi da bart (Euskal Herriko ordutegian). 36 ordu iraungo ditu bisita ofizialak, eta Kubako presidente Raul Castrorekin bilduko da. Bi herrialdeen arteko elkarlanean sakontzea da agintari txinatarraren helburua.

Txina da Kubaren bigarren merkataritza bazkide nagusia, Venezuelaren atzetik. Nominalki sistema komunista duten bi herrialdeen arteko akordioak nikel eta azukre trukeak, bioteknologia arloan elkarlana eta urakanek eraitsitako etxeen berreraikuntza aurreikusten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.