Txinan 177 hildako eta 138 desagertu tifoi baten ondorioz

`Bilis´ tifoiak 10 milioi lagunei egin die kalte eta milaka pertsona ebakuatu behar izan dituzte

ERREDAKZIOA
2006ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Txinan 177 lagun hil dira eta 138 desagertuBilis tifoiaren eraginez , Xinhua agentzia ofizialak esan duenez. Hamar miloi pertsonengan izan du eragina dagoeneko tifoiak eta honek eragin dituen uholde eta luiziek. Txinako hegoalde osoan miloi bat lagun baino gehiago ebakuatu dituzte tifoiak eragindako uholdeen ondorioz. Asteburuan, ostiral eguerdian,iritsi zen tifoia Txinako hego ekialdera Filipinastik, 28 hildako, eta Taiwandik, hildako bat, pasatu ondoren.

Larrialdietako taldeek, urpean gelditu diren ehunka etxeetan harrapatuta gelditu diren pertsonak ateratzen saiatzen ari dira. Oraingoz hego ekialdean dagoen Hunan da kalte gehien jasan dituen eskualdea, bertan 92 pertsona hil dira eta gutxienez 4,7 miloi pertsona kaltetu ditu tifoiak. 262.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 122.000 lagunek isolatuta jarraitzen dute iritsi ezin daitekeen guneetan.

Ondorengo zonalde kaltetuena Fujiango kosta, tifoia sartu zen lekua da, 33 hildakoekin. Fujianen 19.100 etxebizitza eta 144.680 hektarea gelditu dira suntsituta.Txinako hego ekialdean, Cantonen dagoeneko 33 lagun hil dira eta datozen orduetarako eurite handiak aurreikusi dituzte. Bertan, dagoeneko 1,32 miloi pertsona izan dira kaltetuak eta 4.744 etxebizitza suntsituta.

Ehunka tifoik kalte egiten diote Txinari udan. Bereziki Txinako hego eta hego-ekialdeari egiten diete kalte. Bilis tifoia aurten Txina kaltetzen duen hirugarrena da. 2005ean Talim izan zen tifoirik okerrena 150 hildakoekin baina, dagoeneko Bilisek gainditu du hildako kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.