Txinan 50 lagun hil eta 160 zauritu dira, gutxienez, Ritcher eskalako 5,7 graduko lurrikara baten ondorioz. Goizeko hamaikak aldera izan da lehendabiziko lurrikara eta denetan gogorrena. Jarraian, hamasei lurrikara gehiago izan dira, txikiagoak. Mugimenduak Yiliang eta Guizhou probintzietan izan dira.
Lurrikararen ondorioz 20.000 etxe erori dira, Xinhua berri agentziaren arabera. Oraingoz Yiliang probintziatik 100.000 pertsona irtenarazi dituztela adierazi du berri agentziak, baina beste probintziako datuak falta dira.