mundua

Txinan dagoeneko 37 meatzari hil dira ikatz meategi batean

Erreskate taldeak azken bost gorpuak atera ditu gaur. Lehen ikerketen arabera, gas isurketa batek eragin zuen ezbeharra.

2010eko urriaren 19a
11:35
Entzun
Txinako Henan probintzian 37 meatzari hil dira istripu batean, ikatz meategi batean. Lehen ikerketen arabera, gas isurketa batek eragin zuen istripua larunbatean, eta erreskate taldeak gaur goizean amaitu dute euren lana, azken bost gorpuak meategitik atera ondoren.

Istripua gertatu zen unean 276 metzari ari ziren lanean. Pingyu Coal & Electric Co. Ltd. konpainiarentzat ari ziren. 239 meatzarik ihes egin zuten, 21 hil egin ziren eta 16 harrapatuta geratu ziren. Azkenean, ordea, harrapatuta geratu zirenak ezin izan dituzte bizirik atera.

Iaz 2.600 meatzari hil ziren Txinako ikatz meategietan. Geroz eta sakonago zulatu behar dutenez, meategien segurtasun baldintzak geroz eta kaskarragoak dira. Txinak kontsumitzen duen energiaren %70, ordea, ateratzen ematen du ikatzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.