Txinan hegaztien gripea agertu ostean, hamar dira dagoeneko gaitz horren agerraldiak sumatu dituzten Asiako herrialdeak. Txinara ez ezik, Taiwanera, Vietnameran, Thailandiara, Kanputxeara, Japoniara, Indonesiara, Pakistanera, Hego Koreara eta Laosera zabaldu da.
Estatu horietako gehinetan hegaztietan atzeman dute oraindik gaitza, baina gero eta leku gehiagotan hegaztien gripea gizakietara ari da kutsatzen.
Azaroan hasi zen hegaztien gripearen agerraldia, eta ordutik, milioika hegazti hil dira gaitzaren ondorioz, eta milaka hil egin dituzte izurritearen hedapena saihestearren.
Halaber, zazpi dira orain arte gaixotasun horrek jota hildako gizakiak.
Nazioarteko laguntza humanitarioko agentziek izurritea gerarazten laguntzeko eskatu diete herrialde aberatsei, eta, gainerakoan, ondorioak izugarriak izan daitezkeela ohartarazi dite.
Osasuna
Txinan ere agertu da hegaztien gripea
Gero eta gehiago ari da hedatzen hegaztien gripea: Txinako Gobernuak gaur azaldu du beren herrialdean ere agertu delal gaixotasun hori; zehazki, hegoadeko Guangxi probintziako ahateetan antzeman dute gaitza, eta uste dute 14.000 bat egon daitezkeela kutsatuta. Hegaztien gripe hori gizakietara igarotzen ari da Asiako zenbait herrialdetan, eta dagoeneko, zazpi lagun hil dira. Ildo horretatik, nazioarteko laguntza humanitarioko agentziek dei egin diete herrialde aberatsei izurritea gerarazten lagun dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu