Txinari Xiaoboren emaztea askatzeko eskatu diote

2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
PEKIN. Liu Xiaoboren emaztea aska dezan eskatu diote Txinari Bakearen Nobel saria jaso duten hamabost lagunek. Xiaobo izan da azkenekoa saria eskuratzen; hilaren 8an eman zuten epaimahaiaren erabakia, eta emaztea ordutik dute etxean atxilotuta. Rigoberta Menchu, Dalai lama, Desmond Tutu, Lech Walesa, Shirin Ebadi, David Trimble eta Jimmy Carter daude gutuna sinatu dutenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.