Txirotasunari aurre egin ahal izateko «premiazko» neurriak hartzeko konpromisoari lehentasuna eman zioten atzo Mexikoko Monterrey hirian Ameriketako Goi Bileran bildu diren 34 herrialdeetako agintari politikoak. Berdintasunean oinarritutako garapen ekonomikoa sustatzea izango da, beraz, gaur sinatzekoa den 'Leon Berriaren Deklarazioaren' helburu nagusia. «Oparotasuna sustatzea, giza garapena laguntzea, berdintasuna oinarri duen garapen ekonomikoaren banaketa, gosea amaitzea eta bizi-baldintzak hobetzea denok ditugun helburuak dira». Halaxe irakur daiteke agintari politiko guztiek oniritzia eman zioten zirriborroan Kuba izan ezik, Ameriketako gainontzeko herrialde guztiak bildu dira Mexikon .
Halaber, hainbat herrialderen egonkortasun ezari aurre egiteko «gobernagarritasun demokratikoa» bermatzeko konpromisoa agertu dute Ameriketako Goi Bileran.Brasil izan da giza gaiak oinarri izan dituzten ekimenen sustatzaile nagusia eta, ildo horretan, goi bileraren balantza hegoaldera mugitu dela uste dute adituek. Alta, gaur sinatuko den hitzarmenean, finean, AEB Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako proposamenak ere sartuko dira, hain zuzen ere, ALCA Ameriketako Merkataritza Eremu Librea epe labur batean indarrean sartzea helburu duen proposamenaren zati bat. AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente George Bushen arabera, merkataritza ituna garapena sustatzeko ezinbesteko baliabidea da, eta, ondorioz, 2005. urteko urtarrilean martxan jartzea proposatu du.Ameriketako Goi Bilera merkataritzaren ituna eztabaidatzeko lekua ez dela iragarri dute Venezuela eta Brasilgo agintariek; izan ere, joan den azaroan Miamin hitzartutako akordioak bere horretan mantentzearen aldekoak dira. Dena den, atzo jakinarazi zutenez, azkenean, aipamena egingo zaio ALCAri, nahiz eta bertan ez diren epeak eta edukiak zehaztuko.
Ustelkeria eta 'terrorismoa'
Ustelkeria politikoari aurre egiteko Washingtongo proposamenak ere desadostasunak eragin ditu Monterreyn. Adituen ustetan, ustelkeria epaitzeko irizpideak zehaztu ezean, gero ustelkeriaren aitzakian gustuko ez dituen hainbat gobernu baztertzeko aukera izango lukete AEBek.
George Bushek iragarri immigrazioaren inguruko neurriak hauteskundeak hurbil daudelako egin dituela ere uste dute.
Terrorismoari aurre egiteko neurriak hartzeko eta indartzeko asmoa ere agertu dute agintariek Mexikon.Bien bitartean, milaka pertsona Goi Bileraren kontrako manifestazioan parte hartu zuten atzo Monterreyn. Bereziki AEBetako presidente George Bushen kontra, ALCA indarrean sartzearen kontra eta neoliberalismoaren kontra agertu ziren protestariak.Bestetik, Greenpeace erakundeak Washingtonek bere agenda gailendu nahi izatea salatu zuen eta goi bileran benetako asmoei ez heltzea gaitzetsi zuen. Amnesty International erakundearen arabera, neurri zehatzagoak hartu behar dira. Sinatutakoak «desio soiletan» baino ez gelditzea eskatu du AIk.
AMERIKETAKO GOI BILERA
Txirotasunari aurre egiteko lanari lehentasuna eman diote Mexikon
Gaur amaituko da goi bilera, eta horko deklarazioan ALCAri aipamena egitea lortu du Washingtonek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu