Bashar al Assad Siriako presidenteak udal hauteskundeetara deitzea erabaki du, bere aurkako protestak isilarazteko. Datorren abenduaren 12an egingo dituzte bozak.
Martxoan erregimenaren aurkako protestak hasi zirenetik hainbat neurri iragarri ditu gobernuak egoera baretzeko asmoz. Oposizioko kideek, baina, Al Assad kanporatzea exijitzen dute, eta herrialdean demokrazia ezartzea.Siriako telebistan emititu zuten elkarrizketa batean, Legebiltzarrerako bozak 2012ko otsailean egingo dituztela iragarri zuen presidenteak. Udaletarako bozak egiteak erregimenaren sinesgarritasuna agerian uzten duela adierazi du Omar Ibrahim Galauanji Administrazio Lokaleko ministroak. Oposizioko alderdiak sortzea ere onartu du berriki gobernuak.
Udal hauteskundeak egingo dituzte Sirian datorren abenduan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu