Urtarrilaren 27an izango dira udal hauteskundeak Gazan, bertako 10 udalerrietan hain zuzen ere.
Gaurko hauteskundeak arratseko zazpietan bukatuko dira, Euskal Herrian arratseko seiak direnean.
ekialde hurbila
Udal hauteskundeak gaur Zisjordanian, 28 urte eta gero
886 hautagaien (horietatik 139 emakumeak) artean hautatzeko 140.000 hautesle daude gaur deituta, Jerikoko eta Zisjordaniako beste 25 udalerrietako udal hauteskundeetan parte hartzera. Hauteskunde hauek 28 urte ondoren egiten diren lehenak dira. 1996an Palestinako lehen hauteskunde orokorrak boikoteatu bazituen ere, Hamas erakunde islamiarrak parte hartuko du hauteskunde hauetan, datorren urtarrilaren 9an izango diren hauteskunde presidentzialak boikoteatzeko deia zabaldu badu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu