Ugandako LRA taldeko errebeldeek azken hiru asteetan Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldean 620 lagun sarraskitu eta 160tik gora ume bahitu dituztela salatu dute gaur gobernuz kanpoko bi erakundek.
Human Rights Watch (HRW) eta Justice Plus elkarteen arabera, abenduaren 24ko eta 25eko erasoetan hil zituzten gehienak, Haute Uele eskualdean. Besteak beste aiztoak eta bateak erabili zituztela diote, eta emakumeak eta neskatxak hil aurretik bortxatu egin zituztela.
Aurrez planifikatutako erasoak dira, eta “herritarrak izutzea” dute helburu, Anneke Van Woundenberg ikerlariaren arabera. “Gutxi dira salbatu direnak, eta larri zaurituta daude: hiru urteko bi neskatok lepoan zauri sakonak dituzte, gerrilariak burua erauzten saiatu direlako”. Babesa eskatu du herritarrentzat, ziur baitago erasoak ez direla amaitu.
Abenduaren 14an Ugandak, Kongok eta Sudanek errebeldeen base militarrei eraso egin zieten. LRAk hogei urte daramatza ekinean.
Mundua
Ugandako errebeldeek 620 lagun hil dituzte Kongon, GKE baten arabera
Azken hiru asteetan egundoko sarraskia egin dutela salatu dute, 160tik gora ume bahitu dituztela eta erasoak ez direla amaitu; babesa eskatu dute herritarrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu