Mundua

Uholdeek harrapatuta daude 300.000 lagun Mexikoko Tabasco estatuan

Milioi bat inguru biztanlek jasan dituzte eurite handien kalteak. Egoera "izugarri larria" dela agertu du Felipe Calderon Mexikoko presidenteak.

2007ko azaroaren 2a
11:48
Entzun
Uholde handiak ari dira gertatzen Mexiko hegoaldeko Tabasco estatuan: 300.000 lagun inguru beren etxeetan harrapatuta daude, eta gutxi gorabehera milioi bat herritar dira eurite handien ondorioak jasaten ari direnak. "Gure uzten %100 galdu dugu, eta estatuaren %70 urpean dago. New Orleansen bezala gaude", azaldu du Andres Granier Tabascoko gobernadoreak.

Felipe Calderon Mexikoko presidenteak ere larritasunez betetako mezua zabaldu du bart telebista bidez: "Egoera izugarri larria da", azpimarratu du, eta Tabascora laguntza bidaltzeko ura, elikagaiak, oinarrizko ondasunak eta dirua eman dezatela galdegin die.

Orain arte, uholdeek heriotza bat eragin dutela agertu dute iturri ofizialek, baina gune asko bakartuta daudenez, ezinezkoa da hango berri jasotzea eta zenbaketa zehatza egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.