mundua

Ukraina ekialdeko gatazka amaitzearen alde agertu dira Putin eta Poroxenko

Errusiako eta Ukrainako ordezkariak lehenengoz elkartu dira, Frantzian.

Merkel, Poroxenko eta Putin. GUIDO BERGMANN / EFE
2014ko ekainaren 6a
11:44
Entzun

Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak azaldu duenez, laburra izan da bien arteko elkarrizketa, eta biak bat etorri dira ideia batekin: ekintza militarrak amaitu behar dira Ukraina ekialdean.

Peskoven arabera, biek diote "bide politiko baketsuei" heldu behar zaiela, ez dagoela beste alternatibarik. Normandiako lehorreratzearen 70. urteurreneko ekitaldian bildu dira, Frantzian.  

Ondoren, hala mintzatu da Putin hedabideen aurrean, Ukrainako ordezkariari erreferentzia eginez: "Berak plan bat dauka, baina plana zein den, hobe berari galdetzea". Xehetasunak eman ez arren, uste du plana "egokia" izan daitekeela.

Poroxenkok egingo dituzten lehen urratsak argitu ditu: "Errusiako ordezkari bat Ukrainara etorriko da, eta harekin eztabaidatuko ditugu egoera onbideratzeko lehen pausoak eta nik presidenteari aurkeztu diodan plana".

Poroxenkok bihar hartuko du Ukrainako presidente kargua. 

Putin-Obama

Poroxenkorekin ez ezik, Errusiako presidentea Barack Obama AEBetako buruarekin ere izan da, hamar-hamabost minutuz. Ben Rhodes AEBetako Segurtasun Nazionalerako kontseilariordeak esan du Obamarentzat garrantzitsua dela Errusiak Poroxenko Ukrainako presidente bezala onartzea, eta arma hornidura bertan behera uztea.

"Errusiak egoera hau aprobetxatzen badu, Ukrainako Gobernua onartu eta harekin lan eginda, aukera egongo da tentsioa gutxitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.