MunDUA

Ukraina eta Errusia etzi hasiko dira berriro negoziatzen gas hornikuntzaz

Ukrainako mugan Europarako gas hornikuntza murrizteko agindu zuen atzo Vladimir Putin Errusiako lehen ministroak, eta hainbat herrialde arazoak izaten hasi dira.

2009ko urtarrilaren 6a
15:36
Entzun
Naftogaz Ukrainako gas enpresako presidente Oleg Dubinak jakinarazi du etzi hasiko dela berriro Errusiarekin gas hornikuntzaz negoziatzen. "Neu joango naiz Moskura", esan du. Gazprom Errusiako gas partzuergoarekin elkartuko da. Hau prest dago "edozein unetan" hitz egiteko.



Vladimir Putin Errusiako lehen ministroak atzo agindu zuen Errusiako lehen ministroak Europarako gas hornikuntza murrizteko -"Ukrainan Errusiako gasa lapurtu egin izan dutelako"-, eta Europako hainbat herrialde gaur bertan arazoak izaten hasi dira: Austria, Polonia, Mazedonia, Kroazia, Grezia, Errumania, Txekiar Errepublika, Bulgaria, Turkia, Alemania... Batzuetan moztu egin dute gas zerbitzua. Errusiak Europara igortzen duen gasaren %80, Ukrainatik igortzen du.

Urteko lehen egunean Gazpromek Ukrainari eten egin zion hornikuntza, bi herrialdeen arteko 2009ko kontratuen inguruko negoziazioak emaitzarik gabe amaitu zirelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.