ukraina

Ukrainako Atzerri ministroak bake plana babesteko eskatu die EBko ordezkariei

Europako Batasuneko Atzerri ministroek Ukrainako auzia dute hizpide, Luxenburgon. 

Pavlo Klimkim, bilerara iristen. NICOLAS BOUVY / EFE
2014ko ekainaren 23a
08:19
Entzun

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak astebeteko su-etena iragarri zuen joan den astean; gaur, berriz, Luxenburgora heldu da gaia, Europako Batasuneko Atzerri ministroek bilera baitute. Bilerara sartu aurretik, Pavlo Klimkin Ukrainako Atzerri ministroak babesa eskatu du, presidentetzak aurkeztutako bake planerako.

Herrialdearen egoera dute aztergai, oro har; oraingoz ez dute aurreikusten Errusiari zigor gehiago jartzea, auzian duen jarreragatik.

Horrez gain, bileran hainbat dokumentu onartuko dituzte, Ukrainak hilaren 27an Europako Batasunarekiko Elkartze Akordioa sina dezan.

Itun polemikoa da, inondik ere. Viktor Janukovitx aurreko presidenteak uko egin zion akordio hori sinatzeari, eta hura kargutik kentzea ekarri zuten protestak piztu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.