Heriotza

Ukrainako Barne Ministro ohia hilda aurkitu dute bere etxean

Juri Kravtxenko Ukrainako Barne Ministro ohia hilda aurkitu dute gaur goizean Kieveko bere etxean. Bere burua hil duela diote lehen informazioek. Kravtxenkori Gueorgui Gongadze kazetariaren hilketarekin zerikusia izatea leporatzen zioten, eta kasu hori dela eta, gaur fiskalaren aurrean deklaratzekoa zen.

2005eko martxoaren 4a
12:45
Entzun
Gueorgui Gongadze kazetariak Ukrainako Gobernuko korrupzio salatu zuen 2000. urtean. Salaketa egin eta gero, kazetari hori bahitu egin zuten, eta lau hilabetera hilik agertu zen Kieveko baso batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.