Nazio Batuen Erakundeak Genevan aurkeztu du giza eskubideen Ukrainako egoeraren inguruko azken txostena, eta bertan adierazi du hamar hilabetean —2014ko apirilean gatazka hasi zenetik— 5.809 lagun hil eta 14.740 zauritu direla.
NBEko Giza Eskubideen idazkari nagusi Ivan Simonovicek aitortu du kopuru horretan azken asteetako borrokaldietan hildakoak falta direla: "6.000 lagun baino gehiago hil dira urtebete baino gutxiagoan Ukraina ekialdean. Ezinbestekoa da alde guztiek Minskeko akordioak betetzea".
Ukrainan dauden behatzaileek frogatu dutenez, abendutik otsail erdira arteko epea izan da odoltsuena; 1.012 lagun hil ziren tarte horretan, eta 3.800 inguru zauritu. Zeidek kezka agertu du Odesan eta Jarkoven izandako azken erasoengatik.
Orain argitaratutakoa NBEko behatzaileek Ukrainan giza eskubideen inguruan egin duten hamargarren txostena da.