Mundua

Ukrainako gerra hegazkin bat botatzea egotzi dio Kievek Moskuri

Ukrainako iturrien arabera, pilotuak jauzi egin behar izan zuen.

2014ko uztailaren 17a
18:05
Entzun

Ukrainako Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko eledun Andrei LIsenkoren esanetan, Errusiako armadak Ukrainako gerra hegazkin bat bota du: "Errusiako Federazioko gerra hegazkin batek misil bat jaurti zuen gure aireko baten aurka. Gure gerra hegazkina misio batean zegoen Ukrainako aire eremuan".

Kieven arabera, atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, Luhansk inguruan.

Errusiak ez dio, oraingoz, akusazioari erantzun.

Horretaz gain, atzoz geroztik Ukrainako bost soldadu hil dira Donetsk eta Luhansken izandako liskarretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.