Atzo egin ziren Ukrainiako presidentea aukeratzeko hauteskundeak herrialde horretan. Emaitza ofizialen arabera, Errusiaren gustuko Victor Yanukovich hautagaiak irabazi ditu bozak, baina emaitza horiek onartu ez dituztenak ugari dira. ESKE Europako Segurtasun eta Kooperazioko Erakundeko ikuskatzaileek, esaterako, iruzurra egin dela jakinarazi dute.
Europako Batasuneko Atzerri Ministroek, esaterako, bozak berriz ere kontatzeko eskatu dute, eta Ukraniako Atzerri Ministroari horixe esango diotela jakinarazi.
Ukrainiako Lvov hirian Victor Yuschenko aldarrikatu dute presidente. Hiriko agintariek Yuschenkoken aginduei bakarrik jarraituko diotela esan dute. Kieven ere gauza bera egin dute, eta herrialde horretako legebiltzarrari emaitzak ez onartzeko eskatu diote.
Legebiltzarrean batzar berezia egingo dute gaur, egoeraren aurrean zer egin erabakitzeko. Oposizioko 150 diputatuk egin dute batzar hori egiteko eskaria.
Ukraina
Ukrainako hauteskundeetan iruzurra egin dela salatu du ESKEk
Europako Batasuneko Atzerri Ministroek Ukraniako bozak berriz ere kontatzeko eskatu dute. Izan ere, atzo egin ziren han presidentea aukeratzeko hauteskundeak, eta ESKE Europako Segurtasun eta Kooperazioko Erakundeko ikuskatzaileek esan dutenez, iruzurra egin zuten. Datu ofizialen arabera Errusiako Gobernuaren gustokoa den Victor Yanukovichek irabazi ditu hauteskundeak, baina, oposizioak ez ditu emaitzak onartu. Hauteskundeak Victor Yuschenkok irabazi dituela aldarrikatu dute herritarrek kalean, eta zenbait hirik Yuschenkok emandako aginduak bakarrik beteko dituztela iragarri dute. Gaur batzarra egingo dute Ukrainiako Legebiltzarrean, oposizioko 150 diputatuk hala eskatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu