Ukrainako Hizkuntza Legeak protestak eragin ditu Krimean

2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Krimeako Parlamentuak atzo saio berezi bat egin zuen, Ukrainako Hizkuntza Lege berria indarrean jartzeko hartu beharreko neurriak eztabaidatzeko. Tokiko erakundeetan eskualde bakoitzean dauden hizkuntzak erabiltzeko eskubidea onartzen du legeak. Hizkuntza gutxituak erabiltzeko, baina, gutxienez eskualdeko biztanleen %10ek hitz egin behar dute hizkuntza hori. Legeak eztabaida gogorra piztu du gizartean, eta Krimean,besteak beste, protestak egin dituzte azken egunotan. Kexu dira, legeak errusierari mesede egiten diola eta. Oposizioak legeari aurkeztutako 2.000 zuzenketa baino gehiago kontuan hartu ez izana aurpegiratu diote Ukrainako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.