MUNDUA

Ukrainako Justiziak baliogabe jo ditu bozetako emaitzak

Timoxenkok aurkeztutako iruzur salaketa aintzat hartu du auzitegiak, eta behin-behinean utzi ditu bertan behera emaitzak, epaileek erabakia hartu artean. Hilaren 25ean du kargua hartzekoa Viktor Janukovitxek.

2010eko otsailaren 17a
13:51
Entzun
Ukrainako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu hilaren 7ko hauteskundeetako emaitzak. Julia Timoxenko lehen ministroak jarri zuen helegitea, Viktor Janukovitx oposizioko buruari garaipena eman zioten emaitzak faltsuak direlakoan. Iruzur salaketa aintzat hartu du auzitegiak, eta baliogabetu egin ditu. Ordea, behin-behinekoa da erabakia, epaileek erabaki irmoa hartu artekoa.

Hilaren 25ean hartuko du presidente kargua Viktor Janukovitxek. Timoxenkok auzitegiari eskatu zion haren kargu-hartzea bertan behera uzteko, baina salaketa hori ez du onartu. Auzitegiak dio hautagaia ez duela inork salatu.

Emaitzen arabera, 3,48 puntuko aldea atera zion Janukovitxek Timoxenkori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.