Mundua

Ukrainako krisia eta ekonomia izango dituzte aztergai G7koek

Gaurko batzar orokorrean parte hartuko ez badu ere, nazioarteko buruzagiekin bilduko da Putin.

Errusiako presidente Vladimir Putin Frantziako gobernuburu Fraçois Hollanderekin bilduko da gaur. MIKHAIL KLIMENTYEV / EFE
2014ko ekainaren 5a
16:06
Entzun

Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka izango dute gaur hizpide munduko zazpi herrialde aberatsenetako buruek. Hain zuzen, Frantziako presidente François Hollandek aurrerapausotzat jo du bi herrialdeetako gobernuburuak elkarrekin izatea bihar Normandiako lehorreratzearen 70. urteurreneko ekitaldietan.

Dena den, Errusiako presidente Vladimir Putinek ez du parte hartuko G7koen batzar orokorrean —Ukrainako krisia dela-eta taldetik kanporatu zuten—; bai, ordea, binakako bileretan. Besteak beste, Hollanderekin bilduko da Putin.

Izango dituzte, hala ere, bestelako eztabaidagaiak biltzarrean. Horietako bat izango da nazioarteko ekonomia eta merkataritza. Besteak beste, zerga saihestearen aurkako hitzarmen bat adostuko dutela iragarri dute iturri ofizialek. Mahai gainean izango dituzte Errusiako gasaren menpekotasuna amaitzeko neurriak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.