Legebiltzarreko talde gehienak ados jarri dira, eta erreformak gehiengo osoarekin onartu dira. 402 aldeko botu; kontrako 21; eta 19 abstentzio.
Orain, presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren buelta eginda irabazle ateratzen den hautagaiak, orain arteko presidenteek baino botere gutxiago izango du, eta legebiltzarrak gehiago.
Botazioan iruzurrik egon ez dadin, hauteskunde batzorde berria ere aukeratu dute.
ukraina
Ukrainako legebiltzarrak krisia gainditzeko erreformak onartu ditu
Ukrainako legebiltzarrak konstituzioan aldaketa batzuk eta hainbat lege aldaketa onartu ditu krisia gainditze aldera. Horrela, hauteskundeak berriz egiten direnean iruzurra egitea galerazi nahi dute. Aldaketa horiekin instituzioak berrituko dira. Aukeratzen duten presidente berriak lehengoak baino botere gutxiago izango du. Oposizioak gobernuaren eraikinak irekiko dituela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu