UKRAINA EKIALDEKO GATAZKA

Ukrainako Parlamentuak "estatu erasotzaile" izendatu du Errusia

Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepublikak "erakunde terrorista" izendatzeko eskatu diete beste herrialdeetako erakundeei.

Ukrainako Parlamentuko ezohiko saioa, gaur goizean. ROMAN PILIPEY, EFE
2015eko urtarrilaren 27a
21:56
Entzun

Ukrainako Parlamentua osatzen duten 298 ordezkarietatik 271k eman diote babesa Errusiaren aurkako agiriari. "Estatu erasotzaile" izendatu dute, eta horrekin batera beste herrialde batzuetako erakundeak deitu dituzte gauza bera egitera.

Ukrainako Radaren ezohiko saioa onartu dute adierazpena. Agirian diote "Errusiarenak" gizateriaren kontrako krimenak direla. Testuak dio Errusia "estatu terrorista" dela eta NATOren Segurtasun Kontseiluaren lana oztopatzen duela "segurtasuna eta bakea oztopatuz".

Asteburuan Mariupolen izan zen erasoaren ostean deitu zuten gaurko ezohiko saioa. Gutxienez 15 lagun hil eta berrogeitaka zauritu zituzten igandean Ukrainako hiri horretan, zibilen bizitokien kontra egindako artilleria eraso batean.

Ukrainako Gobernuak Donetskeko Herri Errepublikako indarrei egotzi die erasoa, baina matxino errusiazaleek bonbardaketa horrekin zer ikusirik ez dutela adierazi zuten: "Ez daukagu Mariupol inguruan halako eraso bat egiteko gauza den misil sistemarik".

OSCEren behatzaileek, baina, baieztatu zuten suziak errusiazaleak dauden tokietatik bota zituztela, 15 eta 19 kilometrotik. Azken egunetann okerrera egin du egoerak Ukraina hegoaldean, eta atzo Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak Donetsk eta Luhansk larrialdi egoeran jarri zituen, eta Ukraina osoa "alertan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.