Donetsk "kanoikadekin" esnatu da. Ukrainako segurtasun indarrek hiriaren aurkako erasoaldia hasi dute; matxino errusiazaleek, ordea, tinko jarraitzen dute: "Gure unitate guztiak ondo daude, eta prest daude errepublikako hiriburua defendatzeko", esan du Alexandr Zajartxenko milizianoen ordezkariak.
Donetskeko agintariek jakinarazi dutenez, 06:00etan Kievski barrutiaren kontrako erasoa egin du Kievek; ez da inor zauritu, ez etxebizitzarik hondatu. Ukrainak aste honetan iragarri du armada prestatzen ari zela Donetsk eta Luhansk hirietan sartzeko.
Ukrainako ekialdeko beste zenbait gunetan ere borroketan jarraitzen dute. Azken 24 orduetan, Ukrainako 13 soldadu hil dira.