Interfax berri agentziari matxino errusiazaleek azaldu diotenez, Lisitxansken sartu aurretik Ukrainako Guardia Nazionalak bortizki eraso dio hiriari. "Giza hondamendi baten atarian dago hiria. Ez dago urik, ezta gasik ere. Herritarrak alde egiten saiatzen ari dira", esan du milizianoen bozeramaile batek.
Azken egunetan Ukrainako segurtasun indarrek euren erasoak areagotu dituzte Ukraina ekialdean, errusiazaleen menpe dauden guneak berreskuratzeko. Sloviansk eta Kramatorsk galdu ondoren, matxino errusiazaleak Donetsken eta Luhansken gotortuta daude.