Ukrainako Parlamentuak errusiera hizkuntza koofizialtzat onartu zuen herenegun, eta erabakiak sekulako krisi politikoa eragin du. Legearen arabera, errusiera ofiziala izango da gutxienez herritarren %10ek hizkuntza hori hitz egiten duten eskualdeetan. Erabakiaren ondorioz dimisioa eman du Volodimir Litvin legebiltzarreko presidenteak, milaka herritar atera dira kalera protesta egitera, eta Viktor Ianikovitx Ukrainako presidenteak esan du krisia baretu ezean ez duela baztertzen urrirako aurreikusitako legebiltzarrerako bozak aurreratzea.
Ianukovitxen kanpainako promesa izan zen errusiera ofizial egitea 2010ean. Baina prozedura iruzurrezkoa izan dela salatu du legebiltzarreko presidenteak. Ianukovitxek bilera batera deitu zuen Litvin asteartean, eta hura falta zela egin zuten bozketa ganberan. Eguneko gaietan ere ez zen agertzen proposamena.
Oposizioak gogor kritikatu du erabakia; haren ustez, arriskuan jartzen duelako Ukrainaren subiranotasuna.
Ukrainan errusiera ofizial egiteak krisi politikoa eragin du
Parlamentuko presidenteak dimisioa eman du, eta bozak aurreratzea ez du baztertu presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu