Hain zuzen ere, bi kazetarien bahitzaileekin, Irakeko Armada Islamikoarekin, harremanetan jartzeko modurik ez zutela izan jakinarazi zuten ulemek, eta, ondorioz, okerrena gerta zitekeela iradoki zuten. "Beldurra daukagu bahiketa hau hilketa batekin amaitu dadin", adierazi zuten.
Frantziako agintariek, berriz, bi kazetariak bizirik ateratzeko ahalegin diplomatikoa egiten jarraitzen dute. Hala esan du, behintzat, François Fillon Hezkuntza ministroak. Nolanahi ere, bi gatibuen inolako berririk ez dutela onartu du. "Une honetan ez daukagu inolako informaziorik; ez itxaropentsu izateko aukerarik, ez okerrena pentsatzeko arrazoirik", agertu du.
Bi kazetari frantziarrak aske uztearen truke eskoletan buruko zapi islamikoa eramate debekatzen duen Laikotasun Legea bertan behera uzteko eskatzen dio Irakeko Armada Islamikoak Frantziako Gobernuari. Esan bezala, Parisek ahalegin diplomatiko itzela egin du gatibuak hil ditzaten eragozteko —Frantziako komunitate islamiko guztia eta nazioarteko gehientsuena bahiketa horren kontra agertu da—, baina ez dago Laikotasunaren Legearen auzian amore emateko prest. Aitzitik, aurreikusi bezala bihar jarriko dutela indarrean berretsi dute agintariek.
Bahiketak Iraken
Ultimatuta gaindituta, ez dago kazetari frantziarren berririk
Atzo gauean amaitu zen Christian Chesnot eta Georges Malbrunot kazetari frantziarrak bahituta dauzkan Irakeko Armada Islamikoak Parisi emandako ultimatuma, baina oraindik ez dago bi gatibuen zoriaren inguruko berririk. Informazio kontrajarriak zabaldu ziren atzo arratsean: Al Arabia telebista kateak ziurtzat eman zuen bahituak aske lagako zituztela; aitzitik, Irakeko ulema erlijioburu sunitek jazoko zenaren inguruan kezka handia zutela agertu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu