Umeen aurkako sexu erasoak egotzita, Belgikako Eliza miatu dute

Brujasko gotzainak ume baten aurkako sexu erasoak aitortu, eta apirilean dimisioa eman zuen

Erredakzioa
2010eko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Belgikako Poliziak Eliza katolikoaren egoitzak miatu ditu umeen aurkako sexu erasoen inguruko frogak bilatuz. Besteak beste, Malinasko artzapezpikuaren jauregia arakatu dute, eta baita Godfried Danneels kardinalaren etxea ere. Jean-Marc Meilleur fiskalaren esanetan, sexu erasoak salatuz ezarritako salaketak egiaztatzeko helburuz egin dute miaketa.

Apirilean, Roger Vangheluwe gotzainak dimisioa eman zuen ume baten aurkako sexu erasoak egin izana onartu ondoren. Gertaerak 400dik gora salaketa eragin zituen, Sexu Erasoen Kexuentzako Tratamendu Batzordean aurkeztu zirenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.