Samarkand hiri mitikoan ÐPertsiar Inperioko hiririk kosmopolitenetakoa eta behiala Uzbekistango hiriburuaÐ jaio zen Islam Abduganievitx Karimov, 1938ko urtarrilaren 30ean. Umezurztegi batean hazia, Ingeniaritza eta Ekonomia ikasketak egin zituen Tashkent hiriburuan, eta Uzbekistango Sobiet Errepublikako Alderdi Komunistako kide, lehenik, eta buruzagi, geroago, izan zen. 1990ean Estatuko presidente hautatu zuten Karimov, eta 1991ko abuztuaren 31n Sobiet Batasunarekiko independentzia aldarrikatu zuen. Urte bereko abenduan, oposizioak iruzurtzat jo zituen bozetan, irabazle atera zen, botoen %86rekin. Handik gutxira errepresio politiko bortitza agindu eta oposizioko buruzagi askok erbestera joan behar izan zuten; beste batzuk atxilotu zituzten eta beste batzuk desagerrarazi.
1995ean agintaldia luzatu zuen, 2000 arte, erreferendum polemiko baten bidez, eta 2000n botoen %91,9 jaso zituen. Hainbat bider luzatu du agintaldia, erreferendumez zein Legebiltzarraren babesarekin. Giza eskubideen eta eskubide zibilen aurka aritzea leporatu diote askok, bai etxean bai atzerrian, baina oraingoz AEBetako presidente George Bushen babesa du.
UZBEKISTANGO MATXINADA. ISLAM KARIMOV
Umezurtz-etxetik boterera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu