Unicef arduratuta dago, besteak beste, Asiako hegoaldeko itsasikaratik bizirik atera diren haurrekin. Izan ere, haietatik asko umezurtz geratu dira, eta gizakien trafikatzaileen helburu bihurtu daitezkeela uste dute.
Izatez, hango komunikabideek diotenez, azken egunetan haurrak salgai daudela esanez mezuak zabaltzen ari dira sakelako telefonoz.
Unicef eta herrialde horietako agintariak elkarlanean ari dira, haurrak ahalik eta ondoen babesteko.
Asiako itsasikara
Umezurtzak trafikatzaileen helburu bihurtzeko arriskuan daudela uste du Unicefek
Asiako itsasikaren ondorioz milaka haur umetzurtz geratu dira, eta haur horiek nazioarteko gizakien trafikatzaileen helburu bihurtu daitezkeela abisu eman du Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondoak. Hala ere, arrisku hori gauza jakina zela azpimarratu dute, izan ere, diotenez "haurren trafikoa tsunamien aurretik ere bazegoen Indonesian". Unicef eta hondamendia jasan duten herrialdeak elkarlanean ari dira, neurriak hartu eta trafikatzaileen jarduna saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu