Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiaren 2012ko kanpainaren finantzaketari lotutako eskandalua lehertu ondoren, Bygmalion auziagatik UMP alderdiko zuzendaritza utzi behar izan du Copek. Alain Juppe, Jean-Pierre Raffarin eta François Fillon lehen ministro ohiek partekatuko dute UMPko zuzendaritza kolektiboa, alderdiak ezohiko kongresua egin artean.
Coperen kargu uztea ekainaren 15ean gauzatuko dute.