errefuxiatuen krisia

UNHCRen arabera, milioi bat iheslari helduko dira aurten Europara Mediterraneoa gurutzatuta

Hamabost bat iheslari hondoratu dira bart Egeo itsasoan; haur bat hil egin da. Atzo, beste bost iheslari hil ziren Lesbosko kostaldean.

Martin Schulz, hainbat errefuxiaturekin, atzo, Atenasen. SIMELA PANTZARTZI, EFE
2015eko azaroaren 5a
08:09
Entzun

UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak eman dituen datuen arabera, aurten, milioi bat iheslari helduko dira Europara Mediterraneo itsasoa gurutzatuta. Azarotik hurrengo urteko otsaila bitartean, egunero, 5.000 iheslari irtengo dira Turkiatik. Datu horien arabera, urrian soilik 218.000 lagunek gurutzatu dute Mediterraneoa.

Egeo itsasoan beste hondoratze bat izan da bart; oraingoan, haur bat hil da. Beste hamabost iheslarirekin zihoan haurra. Horietatik hamar kostazainek erreskatatu dituzte; lauk beren kabuz lortu dute kostara iristea.

Atzo bertan beste bost iheslarik galdu zuten bizia itsasoan Turkiatik irten eta Greziako kostaldera iristeko ahaleginean. Greziako kostazainen arabera, azken orduetan ia 500 errefuxiatu erreskatatu dituzte. Martin Schulz Europako Legebiltzarreko presidentea Grezian dago, eta atzo bertan hainbat errefuxiturekin izan zen beren egoerari buruz informazioa bertatik bertara jasotzeko asmoarekin.

Hain zuzen, atzo bertan Luxenburgorako bidea hartu zuten Grezian aterpea hartua zuten 30 iheslarik. Greziako Gobernuak egin zituen ekinbideak. Gaur, Alexis Tsipras Greziako lehen minstroak eta Schulzek berak beste bisita bat egingo die Grezian aterpea hartu duten hainbat errefuxiaturi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.