Unicefek gaur eman dituen datuen arabera, egunean 700 haur iristen dira Europara babes bila. Urtea hasi zenetik irailera bitarte 214.000 iritsi direla esan du Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak. Esku artean dituzten datuen arabera, Europarako bidea hartzen duten hamar iheslaritik hiru dira adingabeak.
Neguaren atarian egon arren, ez dute uste iheslarien uholdea etengo denik. Beraz, neurriak hartzea galdegin diete Europako agintariei. Hotzaren ondorioz haurrak hil daitezkeela oharatarazi du Unicefek. Batik bat besoetako haurrentzako aterpetxeak eskatu ditu.
Halaber, baliabideak eskatu dituzte behar bereziak dituzten haurrentzat.
Europara iristeko ahaleginean asko hiltzen dira bidean. Irailetik urrira bitartean, adibidez, 70 haur hil ziren Turkiatik Greziarako bidean izaniko hondoratzeetan.